Gipuzkoako Kopako finalak jokatuko dira Olaederra kiroldegian

Ataria 2025eko abenduaren 16a

Joan den larunbatean finalerdiak jokatu ziren Villabonako kiroldegian.

Boleiboleko Gipuzkoako Kopako finalak jokatuko dira Villabonako Olaederra kiroldegian larunbatean, eta tartean eskualdeko klubeko taldeak ariko dira parte hartzen. 09:00etan hasiko da jardunaldia, eta infantil errendimenduko Suge Trebeak eta Hernani 2 taldeak, infantil partaidetzako Aiztondo 1 eta Oarso gorria taldeak, eta infantil mutilen Aidean eta Bera Bera taldeak ariko dira lehian.

11:00etan kadete errendimenduko Tolobolei A eta Oarso Gorria taldeak, kadete partaidetzako Harresi 2 eta Aiztondo 1 taldeak, eta kadete mutilen Hernani eta Bera Bera ariko dira lehian. 13:00etan, jubenil nesken mailan Bera Bera eta Hernani izango dira aurkari.

Finalerdietan Aiztondoko bi talde elkarren aurka

Olaederra kiroldegian jokatu ziren bi finalerdi aurreko larunbatean. Infantil mailako Aiztondo 1 taldeak 3-0 irabazi zion Aiztondo 2 taldeari. Bestalde, ohorezko kadete mailan, Aiztondok 2-3 galdu zuen Oiarsoren aurka.

Beste emaitza batzuk ere izan zituzten boleiboleko Aiztondoko taldeek asteburuan: seniorrek 0-3 galdu zuten Oarsoren aurka (ez zen kopako partida izan), kadete 1 taldeak 0-3 irabazi zuen Harresiren aurka, eta kadete 2 taldeak 3-0 galdu zuen Bera Beraren aurka.

Hori horrela, Aiztondo klubeko taldeen egoera Gipuzkoako Kopan ondorengoa da: Infantil 1 finalera, Infantil 2koek hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko partida jokatuko dute, Kadete 1 finalera, Kadete 2koek zazpigarren eta zortzigarren postua erabakitzeko partida jokatuko dute, eta Ohorezko Kadeteak hirugarren postua lortzen saiatuko dira.

Argazkiak: Aiztondo NKT eta Gari Bengoetxea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!