Agerikoa da, hortaz, Eizmendi Kirolak dendak duen eskarmentua, eta hori berme handi bat da bertara erostera joaten denarentzat: bikain artatuak izango dira, dendariek pilatutako ezagutzarekin jantzitako aholkuekin. Dendan dauden produktuak ongi ezagutzen dituzte, eta kalitatezkoak direla ziurtatzen dute.
Dendaren beste ezaugarri nagusia, aurrekoarekin bat datorrena, gertutasuna da. «Jendeak badu aukera produktuak etxera eramateko probatzera. Hori ez du beste inork egiten», azaldu du Nerea Eizmendi dendako arduradunak. «Bezeroak izenez ezagutzen ditugu, eta opari bat erostera baldin badator, askotan badakizu zeinentzako den, eta aholku hobea ematen diozu. Internetek ez du horrelako zerbitzurik eskaintzen». Era berean, bezeroari entzuteko garrantzia nabarmendu du: «Asko galdetzen diegu zer nahi duten jakiteko, eta horren arabera bakoitzarentzat egokiena izan daitekeena eskaintzeko». Kirol asko lantzen dituzte Eizmendi Kirolak dendan: pilota, trekking (mendian ibiltzea), igeriketa, futbola... Produktuak ere askotarikoak dituzte: arropa, oinetakoak, makilak, motxilak, buffak, Elosegi txapelak, etxeko zapatilak... Mendiko edo trekking zapatilen arloan marka ezagunekin egiten dute lan, besteak beste, Merrell, Mizuno, Joma, Salomon eta Chiruca. Kirol arropetan, adibidez, Kot, CMP, Joma, Ternua, Rock Experience eta Altus markak dituzte.
Eizmendi dendakoek, beren gertutasunean eta eskarmentuan oinarrituta, denda barrura lasai asko sartzeko gonbita egiten dute: «Sartu denda barrura lasai eta begiratu zer dagoen. Ez baduzu ezer interesgarririk ikusten, ez da ezer gertatzen. Gure nahia da jendeari ahalik eta zerbitzurik onena ematea».
- Helbidea. Kale Berria 19-21 (Villabona).
- Telefono zenbakiak. 943 692 623 eta 688 844 983.
- Webgunea. Eizmendikirolak.com
- Facebook. Eizmendi Anaiak Kirolak
- Instagram. @eizmendianaiak
