Gabonetako pop-up azokan izena emateko epea zabalik

Ataria 2025eko azaroaren 25a

Iaz Kimuri espazioan jarri zuten denda.

Abenduaren 8ra arte egongo da apuntatzeko aukera eta, ondoren, antolatzaileek abenduaren 10ean jakinaraziko dute onartutakoen zerrenda.

Amasa-Villabonan ekinArt elkartearen ekimenez Gabonetako poop-up azoka jarriko dute abenduaren 22an 23an eta 245an. Parte hartu nahi duten sortzaile, artisau eta ekoizleek izena eman beharko dute aurrez.

Interesatuek ekinartelkartea@gmail.com helbidera posta bat idatzi beharko dute honakoa adieraziz: izen-abizenak, markaren izena, artisau mota, ekoizpena, herria, sare sozialetako esteka eta kontakturako mugikorra. Izen emateko azkeneko eguna abenduaren 8a izango da eta abenduaren 10ean jakinaraziko dute antolatzaileek zein postuk parte hartuko duten azokan.

Parte hartzea doakoa izango da, baina parte hartzaileek, euren egiteko moduaren inguruko tailer edo erakusketa txiki bat egin beharko dute azokak irauten duen egunetan. Mahai eta aulkiak antolakuntzak jarriko ditu.

Gabonetako pop-up azoka, Villabonako erakusgelan jarriko dute abenduaren 22an eta 23an 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta abenduaren 24an, berriz, 10:00etatik 14:30era.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!