Erreleboa ziurtatua du Oinkarik beste 50 urtetarako

Ataria 2025eko azaroaren 22a

Oinkariko dantza eskolako ikasleek kalejiran ibili ondoren, emanaldiak eskaini dituzte herriko frontoian.

Oinkari dantza taldeak 50 urte bete zituen ostegunean eta mende erdiko ospakizunak orduan abiatu zituen. Atzo, Olaederra kiroldegian 50 urte dantzan ikuskizuna egin zuten arrakasta handiz eta gaur egingo dituzte jai giroko ekitaldiak.

Goizean Oinkariko dantza eskolan dabiltzan gaztetxoen txanda izan da. Herriko auzoetatik kalejira egiteko asmoa zuten, baina giro hotzagatik Villabonako udal pilotalekuan bildu dira 10:30erako. Hamaiketakoa egin eta gero egin dituzte dantzak. 100 gaztetxo baino gehiago bildu dira gaurko hitzordura.

Egunak luze joko du hala ere. Hauxe gaurko Villabonako dantza taldeak antolatu duen egitaraua:

  • Azaroak 22, larunbata
    • 14:30. Bazkaria Aburuza sagardotegian.
    • 20:00. Erromeria Errebote plazan, Gozategi taldearekin.
    • 21:30-23:00. Afaria Urrizpe tabernan.
    • 22:00. DJ Fer Urrizpe tabernan.
    • 00:30. DJ Zigor DZ Urrizpe tabernan.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!