Mikel Goñi eta Oinatz Bengoetxea, San Martin Egunean

Ataria 2025eko azaroaren 11

Pilota jaialdi berezia antolatu dute Amasan, jaietan. Bikote urdina bi pilotari ohi handik osatu dute: Goñik eta Bengoetxeak. Aurkariak ere ez ziren nolanahikoak, Urmeneta eta Elizegi. Pilotalekua lepo bete da, ikusmin handia sortuz.

Jai giroa borobiltzeko, pilotarien botilero lanetan bi bertsolari aritu dira: Oihana Iguaran eta Iker Zubeldia. Amasarrak gazteak animatu ditu, eta zegamarrak beteranoak.

Ordu honetan, hau da, 18:00etan, umeentzako ipuin kontalaria izango dute: Amaia Ruiz de Galarreta. Ondoren, 19:00etan, txupinazoa botako dute, eta orduan jaitsiko da Martina Sorgina.

Biharko egitaraua
  • 17.00. Mus txapelketa herrikoia kultur etxean. Bikoteko batek Amasakoa izan behar du eta izen ematea egunean bertan.
  • 17.30. Herri kirolak umeentzat.
  • 19.00. Toka txapelketa herrikoia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!