Amasarrak hasi dira sanmartinak ospatzen

Ataria 2025eko azaroaren 8a

Asteartean San Martin eguna ospatuko dute, oilasko jokoa ostegunean eta Alkandora eguna ostiralean.

Gaur hasi dira Amasako San Martin jaietako ekitaldiak. 185 bat lagun bildu dira herri bazkarian, eta arratsaldean musika izango da nagusi; 18:00etan kalejira izango dute Iraunkorrak txarangarekin eta DJ Naza ariko da 23:30etik aurrera txosnan.

Egitaraua

  • Azaroak 8, larunbata
    • 12.00. Marianito dastaketa plazan, Ai Ama! taldeak alaituta.
    • Ondoren. Kalejira herriko gaztetxoen eskutik.
    • 14.00. Herri bazkaria.
    • 18.00. Kalejira Iraunkorrak txarangarekin.
    • 23.30. DJNaza txosnan.
  • Azaroak 11, asteartea
    • 10.30. Meza Santua.
    • 12.00. Bertso Pilota Jaialdia. Pilotariak: Oinatz Bengoetxea, Iker Elizegi, Mikel Goñi eta Iker Urmeneta. Bertsolariak: Oihana Iguaran eta Iker Zubeldia.
    • 18.00. Umeentzako ipuin kontalaria, Amaia Ruiz de Galarretaren eskutik.
    • 19.00. Txupinazoa eta Martina Sorginaren jaitsiera.
  • Azaroak 12, asteazkena
    • 17.00. Mus txapelketa herrikoia kultur etxean. Bikoteko batek Amasakoa izan behar du eta izen ematea egunean bertan.
    • 17.30. Herri kirolak umeentzat.
    • 19.00. Toka txapelketa herrikoia.
  • Azaroak 13, osteguna
    • 06.00. Gazteen gosaria Larrea kafetegian, trikitilariek alaiturik.
    • 14.30. Gazteen bazkaria Uxo-Toki elkartean.
    • 17.00. Soka dantza eta aurreskua plazan.
    • 21.00. Gazteen afaria Iturri-goxo jatetxean.
  • Azaroak 14, ostirala
    • 17.00-19.00. Puzgarriak frontoian.
    • Ondoren. Txokolate beroa.
    • 19.20. Alkandoradunen argazki herrikoia plazan.
    • 19.30. Amasako XXXIlI. Bakailu Lehiaketa Iturrigoxon.
    • 23.30. Kalume taldearen kontzertua txosnan.
  • Azaroak 15, larunbata
    • 11.00. Ume krossa / DBH2 arteko umeentzat.
    • 16.00. Herri kirol erakustaldia, Bihurriren eskutik.
    • 18.30. Kantaldia Andoni Ollokiegiren eskutik.
    • 23.30. Erromeria Olgetan taldearen eskutik txosnan.
  • Azaroak 16, igandea
    • 18.00. Herri kirolak herriko gazteak Segurako gazteen aurka.
    • Ondoren. Martina Sorginaren igoera eta agurra. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!