Argazki rallyarekin abiatuko dute Aizkardiren Mendi Astea

Ataria 2025eko azaroaren 6a

Amasa-Villabonako mendi elkarteak antolatutako astea abiatzeko rallya azaroaren 16an egingo dute. Mendi astea azaroaren 24tik 30era egingo dute.

Aizkardi mendi elkarteak XLI. Mendi Astea antolatuko du azaroa bukaeran. Ekitaldiaren aurrekari gisa XVII. Argazki Rallya antolatu dute azaroaren 16rako. Izen ematea dohainekoa izango da eta antolakuntzak zehaztutako mendi ibilaldi batean atera beharko dituzte argazkiak parte hartzaileek. Bederatzi kilometroko luzera izango du ibilaldiak eta lau orduko epean atera beharko dira argazkiak.

Rallyan ateratako argazkiekin erakusketa egingo dute azaroaren 24tik 27ra Mendi Astearen barruan. Azaroaren 28an egingo dute, gero, sari banaketa ekitaldia. Argazki onenak 150 euro jasoko ditu, bigarren saria eskuratzen duenak 100 euro eta hirugarren sailkatuarentzat 75 euro izango dira. Publikoak hautatutako argazki onenaren egileak bi lagunentzako afaria lortuko du Aburuza sagardotegian.

Ohi bezala aste oso batean egingo dute Aizkardiren XLI. Mendi Astea. Hiru ikus-entzunezko saio egingo dituzte eta astea amaitzeko mendi ibilaldia egingo dute azaroaren 30ean.

Egitaraua

  • Azaroak 16, igandea
    • 09:00. Aizkairdiren aretotik abiatuta XVII. Argazki Rallya mendian zehar
  • Azaroak 24tik 28ra
    • Erakusketa. XVII. Argazk Rallyko lanen erakusketa Gurea zine aretoan.
  • Azaroak 25, asteartea
    • 20:00. Juan Arizagaren Migracion de aves en Euskadi saioa Gurea zinema aretoan.
  • Azaroak 26, asteazkena
    • 20:00. Maite Zumarragak eta Idoia Rubialek Shukran bizitzari mila esker saioa eskainiko dute. Gurea zinema aretoan.
  • Azaroak 27, osteguna
    • 20:00. Despiertos en el Baltoro. Soñando en el Karakorum saioa, Alex Blazquez, Felipe TUdela eta Mattin Iñiguezen eskutik.
  • Azaroak 28, ostirala
    • 20:00. Argazki rallyko sari banaketa.
  • Azaroak 30, igandea
    • 08:30. Olaederra kiroldegitik abiatuta mendi ibilaldia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!