Larunbatean hasiko dira sanmartinak Amasan

Ataria 2025eko azaroaren 4a

Asteartean San Martin eguna ospatuko dute, oilasko jokoa ostegunean eta Alkandora eguna ostiralean.

Egitaraua

  • Azaroak 8, larunbata
    • 12.00. Marianito dastaketa plazan, Ai Ama! taldeak alaituta.
    • Ondoren. Kalejira herriko gaztetxoen eskutik.
    • 14.00. Herri bazkaria.
    • 18.00. Kalejira Iraunkorrak txarangarekin.
    • 23.30. DJNaza txosnan.
  • Azaroak 11, asteartea
    • 10.30. Meza Santua.
    • 12.00. Bertso Pilota Jaialdia. Pilotariak: Oinatz Bengoetxea, Iker Elizegi, Mikel Goñi eta Iker Urmeneta. Bertsolariak: Oihana Iguaran eta Iker Zubeldia.
    • 18.00. Umeentzako ipuin kontalaria, Amaia Ruiz de Galarretaren eskutik.
    • 19.00. Txupinazoa eta Martina Sorginaren jaitsiera.
  • Azaroak 12, asteazkena
    • 17.00. Mus txapelketa herrikoia kultur etxean. Bikoteko batek Amasakoa izan behar du eta izen ematea egunean bertan.
    • 17.30. Herri kirolak umeentzat.
    • 19.00. Toka txapelketa herrikoia.
  • Azaroak 13, osteguna
    • 06.00. Gazteen gosaria Larrea kafetegian, trikitilariek alaiturik.
    • 14.30. Gazteen bazkaria Uxo-Toki elkartean.
    • 17.00. Soka dantza eta aurreskua plazan.
    • 21.00. Gazteen afaria Iturri-goxo jatetxean.
  • Azaroak 14, ostirala
    • 17.00-19.00. Puzgarriak frontoian.
    • Ondoren. Txokolate beroa.
    • 19.20. Alkandoradunen argazki herrikoia plazan.
    • 19.30. Amasako XXXIlI. Bakailu Lehiaketa Iturrigoxon.
    • 23.30. Kalume taldearen kontzertua txosnan.
  • Azaroak 15, larunbata
    • 11.00. Ume krossa / DBH2 arteko umeentzat.
    • 16.00. Herri kirol erakustaldia, Bihurriren eskutik.
    • 18.30. Kantaldia Andoni Ollokiegiren eskutik.
    • 23.30. Erromeria Olgetan taldearen eskutik txosnan.
  • Azaroak 16, igandea
    • 18.00. Herri kirolak herriko gazteak Segurako gazteen aurka.
    • Ondoren. Martina Sorginaren igoera eta agurra. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!