Amasako frontoia postuz bete da goizean. Hain justu, artisauen eta ekoizleen azoka egin dute, eta egurrarekin landutakoak, bitxiak, arropak, koadroak, ukenduak nahiz baratzeko produktuak jarri dituzte postuetan. Horrekin batera, tailerrak ere egin dituzte gaztetxoenei zuzenduta.