Villabona erraldoien bilgune

Ataria 2025eko urriaren 25a

Erraldoien Topaketa egin dute gaur goizean Villabonan. Euskal Herriko zein kanpoko konpartsak bildu dituzte, eta zapi bana ere eman diete oroigarri gisa.

Villabonako kaleetan 50 erraldoi eta buruhandi baino gehiago elkartu dira gaur goizeko Erraldoien Topaketan. Guztira, 16 talde bertaratu dira Euskal Herriko zein kanpoko txoko ezberdinetatik, eta euren dantzak egin dituzte herriko kaleetan zehar.

Eguerdi aldera Errebote plazan bildu dira, eta oroigarri gisa zapi erraldoi bana jaso ondoren, Polonesa dantzatu dute guztiek batera.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!