Amasako artisau eta ekoizleen azokan izen emateko aukera dago

Ataria 2025eko urriaren 20a

Asteburu honetan Tolosako San Estebango azokan ateratako irudia. ASIER IMAZ

Gaur da izena emateko azkeneko eguna eta horretarako mezua bidali beharko da ekinartelkartea@gmail.com helbidera.

Amasan datorren azaroaren 1ean artisau eta ekoizleen azoka egingo dute frontoian, ekinArt Villabonako artisau eta sortzaileen elkarteak antolatuta. Parte hartu nahi dutenek, gaur dute izen emateko azken eguna.

Postua jarri nahi dutenek, izen-abizenak, markaren izena, sare sozialetako esteka, kontakturako mugikorra, ekoizten duen produktuaren inguruko azalpena eta nondik datorren azaldu beharko du ekinartelkartea@gmail.com helbidean.

Datorren ostiralean konfirmatuko zaie parte hartzea izena eman dutenei. Azoka, berriz, Santu Guztien egunean egingo dute Amasako frontoian 10:30etik 14:30era.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!