Mozorro eguna antolatu du Onddo gazte asanbladak

Ataria 2025eko urriaren 18a

Mozorro Eguna da gaur Villabonako Onddo gazte asanbladaren eskutik. Eguerdian mozorrotuta eta trikipoteoan atera dira gazteak. Bazkaria egingo dute ondoren, eta bazkalostea bingo musikatuarekin alaituko dute. Arratsaldean makarroi akustikoa eta gauean Kendall Gaua eta DJ Yinyan izango dira.  

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!