Behar Zana laguna izateko egitasmoa jarri dute abian

Ataria 2025eko urriaren 9a

Behar Zana pilota elkarteak egitasmo berri bat jarri du martxan herriko pilotari eta herriko dendei laguntza emateko helburuarekin.

Behar Zana laguna izateko aukera ematen du, eta 50 euro ordainduta txartel bat jasotzen du interesatuak. Ordainetan, batetik, 40 euro itzuliko zaizkio, 10 euroko lau erosketa-txartelekin, Behar Zana laguna diren denden artean erabiltzeko. Bestalde, 2026 urtean zehar hilero egingo den bi bazkari edo afariren zozketan parte hartuko du. Horrez gain, 8 euroan salduko den Behar Zana pilota taldeko egutegia eskuratuko du. Azkenik, 2026ko uztailaren 26an jokatuko den eskuz binaka elite mailako Santioetako Txapelketa – Antton Pebet Oroimenezkoaren sarrera eskuratuko du doan.

Interesa duenak azaroaren 10a baino lehen egin behar da Behar Zana laguna izateko eskaera. Horretarako Beharzana.eus/behar-zana-laguna/ webgunean sartu eta bertan aurkituko du izena emateko galdetegira iristeko aukera. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!