Hellbona metal jaialdia, larunbatean, Villabonan

Ataria 2025eko urriaren 8a

Bourbon Kings taldea Berdura plazan ariko da.

Bosgarren edizioa da aurtengoa, eta zortzi talde ariko dira.

Hellbona metal jaialdia izango da larunbatean, hilaren 11n, Villabonan. Bosgarren edizioa izango da aurtengoa, eta zortzi talde ariko dira. Berdura plazan, Bourbon Kings, Itinerum, Izan bai eta Obego ariko dira, eta Ajibean, Knives, Ztah, Mutilated Judge eta Shallow Waters.

Talde guztiak euskaldunak dira, eta ohiko moduan, sarrera doakoa izango da. Hellbona elkarteak herritar guztiak gonbidatu ditu: «Urtetik urtera jende gehiago ari da animatzen, eta hori nahi dugu, izan ere, babesleren baten laguntza kenduta, gure diru sarrerak egun horretako kontsumizioen irabaziak izaten dira. Gainerakoan, oso zaila litzateke proiektua aurrera eramatea».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!