Amasamendira mendi martxan egingo dute igandean

Ataria 2025eko urriaren 2a

09:00etan abiatuko dira Amasako plazatik eta balizko parke eolikoaren proiektuak kaltetuko lituzkeen lurrak bisitatuko dituzte.

Amasamendira mendi martxa antolatu dute iganderako, urriaren 5erako, poligono eolikoaren behin-behineko kokapena bisitatzeko. 09:00etan abiatuko dira Amasako plazatik eta proiektuak eragingo lituzkeen kalteen inguruan hausnartuko dute parte hartzaileek.

Abuztuaren 6an Amasa-Villabonako Udalean entregatu zituen Amasamendi Bizirik taldeak uztaileko azken bi asteetan bildutako sinadurak. 1.548 jaso zituzten. Sinatzaileek Amasamendiko poligono eolikoaren proiektua bertan behera uztea eta Premier Group enpresarekin harremanak eteta eskatu zuten.

«Elkarteko kideok proiektuaren aurkako lanean jarraitzen dugu, ez baitugu interse pribatuen mesedetan gure mendiak kaltetzea onartuko», aipatu dute Amasamendi Bizirik taldetik eta, bide batez, datorren igandeko mendi martxan parte hartzera deitu dituzte herritarrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!