Eskaintza saltoki atarian

Ataria 2025eko irailaren 20a

Hamalau dendak parte hartu dute ekimenean eta kaleak girotzeko, gaur, Mulanbo perkusio taldea ibili da Villabonan.

Stock Azoka egiten ari dira atzo eta gaur Villabonan. 14 denda atera dira kalera eta euren eskaintza onenak erosleen eskura jarri dituzte. Oria merkatari elkarteak antolatu du ekimena eta nabarmendu du arropa, oinetako, etxeko dekorazio eta bestelako produktuak izan direla eskuragai, prezio «ezin hobean».

Atzo arratsaldean erraldoi eta ipotxek animatu zituzten kaleak, Erreboteko plazatik abiatuta ibilbidea egin zuten herrian zehar. Gaur 11:30ean, Mulanbo taldeak jarri du giroa Villabonan.

Parte hartu duten dendak: 

  • Boutique MP, Berria 12 - 14
  • Eizmendi kirolak, Berria 19 - 21
  • Zubimuxu, Berria 30
  • Galerías M.J. Berria 33
  • Garazi Loradenda, Ernio Bidea 1 (Zizurkil)
  • Amane, Erniobea 5
  • Duna Oinetakoak, Erniobea 6
  • Garintza, Nagusia 2
  • Ugalde Oinetakoak, Nagusia 23
  • Minimarket JC, Nagusia 26
  • Akam & Amlu, Nagusia 26
  • Ane tienda, Nagusia 29
  • Loradenda Gema, Nagusia 30
  • Titare, Nagusia 49

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!