Amasamendi Bizirik plataformak mendi martxa antolatua zuen igande honetarako, baina eguraldi iragarpena dela eta, hitzordua atzeratzea erabaki du. Igandeko irteera, beraz, bertan behera geratu da.
Proiektuaren behin-behineko kokapena bisitatzea eta eragingo lituzkeen kalteen inguruan hausnartzea dira Amasamendiko mendi irteeraren helburu nagusiak eta laster finkatuko da data berria.