Amasa-Villabonako udalbatzak, uztailaren 22ko osoko bilkuran aho batez onartu zuen AROA Euskara indarberritzeko eta euskaldunok ahalduntzeko plana. Datorren hamarkadara begira osatu da plana eta bertan urtero egin beharreko ekintzak jaso dira. Plangintzaldi erdian eta bukaeran ordura arte egindakoaren ebaluazioa egingo dute, hurrengo planari begira.
Euskaran Ados! mahaia osatzen duten eragile eta herriko beste eragile batzuekin landu dute plana arloka. Lau bilera egin dituzte aurreko planaren balorazioa egin eta plan berriko helburuak elkarren artean partekatzeko eta erabakitzeko. Lau multzotan banatu da arlokako bilerak: familia transmisioa, irakaskuntza; arlo sozioekonomikoa, merkataritza; aisialdia, kultura, kirola; bizilagun berriak, integrazioa. Arlo bakoitzean aztertu da zein den gaur egungo errealitatea, eta azken urteetan zer landu den arlo horretan.
Behin plana arloka aztertu ondoren Euskaran Ados! mahaian aurkeztu zen eta ondoren onartu zen uztaileko osoko bilkuran. Kontsultagarri jarri du udalak AROA Euskara indarberritzeko eta euskaldunok ahalduntzeko plana.