Batzar informatiboak antolatu ditu udalak proiektu eolikoaz hitz egiteko

Ataria 2025eko irailaren 15a

Egitasmoak herrian eragin duen «kezkaz» jakitun, informazioa partekatu eta udal gobernu taldean iritziak «gardentasunez» emateko antolatu dituzte batzarrak. Amasako kultur etxean eta Gurea antzokian izango dira batzarrak eta alkateak eta Ingurumen zinegotziak hartuko dute parte.

Amasamendiko proiektu eolikoaren inguruko batzar informatiboak antolatu ditu Amasa-Villabonako Udalak. Irailaren 19an eta 25ean euskaraz izango dira batzarrak, eta irailaren 26an, berriz, gaztelaniaz. Beatriz Unzue alkateak eta Ander Goikoetxea Ingurumen zinegotziak batzarretan hizlari gisa parte hartuko dute. 

«Proiektu honek herrian eragin duen kezka kontuan hartuta, beharrezkoa iruditu zaigu momentu honetan proiektuari buruz dakigun guztia eta gure taldeak dituen iritziak gardentasun osoz herritarrei azaltzea», adierazi du Unzuek.

Hauxe da batzarren egutegia:

  • Irailak 19, ostirala, 19:00etan Amasako kultur etxean euskaraz.
  • Irailak 25, osteguna, 19:00etan Gurea antzokian euskaraz.
  • Irailak 26, ostirala, 19:00etan Gurea antzokian gaztelaniaz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!