Arkaitz Arretxek irabazi du Amasako Sega Txapelketa

Ataria 2025eko irailaren 13a

Txakolin Eguna ari dira ospatzen Amasan, eta tartean, Sega Txapelketa egin dute.

Amasako Uxo-Toki elkarteko kideek eta herriko gazteek antolatuta, Txakolin Eguna ari dira ospatzen. Getariko izendapena duten txakolinak dastatu ahal dira plazan, eta goizean goizetik plazan erre duten txekorraren pintxoak ere bai.

Aurretik, baina, laugarrenez, Sega Txapelketa herrikoia egin dute. Bederatzi parte hartzaile izan ditu, Mikel Arretxe, Arkaitz Arretxe, Jon Beldarrain, Joseba Astiasaran, Julen Etxeberia, Jon Ezeiza, Kepa Otegi, Aimar Iraola eta Manex Ugarte, eta horietatik, Kepa Otegi, Arkaitz Arretxe, Manex Ugarte eta Jon Ezeiza pasa dira finalera. Finalean, Arkaitz Arretxe gailendu da, eta bere atzetik sailkatu dira Kepa Otegi, Jon Beldarrain eta Manex Ugarte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!