Irrintzi elkarteak prestatu du isats gisatu onena

Ataria 2025eko irailaren 13a

Irrintzi elkarteak antolatzen duen azoka berezia egin dute goizean, eta tartean isats gisatu lehiaketa egin dute, bederatzi elkarteren parte hartzearekin.

Villabonako Irrintzi elkarteak antolatuta, XXX. Azoka Berezia egin dute herriko Errebote plazan. Goiz osoan zehar askotariko postuak egon dira, eta jendea erruz bertaratu da, ikustera, nahiz erostera.

Eguerdian, berriz, isats gisatu lehiaketa egin dute. Bederatzi elkartek parte hartu dute, eta Irrintzi elkarteak irabazi du, 73 punturekin. Bigarren Urkamendi elkartea izan da, 61 punturekin eta hirugarren Beharzana, 59,5 punturekin.

Azokako postu onenak ere saritu dituzte. Sualmak irabazi du postu onenari saria. Bigarren saria Elortatxu baserriak jaso du, eta hirugarrena Dario Artetak. Bestalde, antolatzaileek Ramirez upategiari origarria eman diote, azokan 30 urtez egon direlako.

Behin azoka bukatuta, bazkaria egin dute Irrintzi elkartean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!