Bihar abiatuko dute kontsumo bonuen kanpaina Villabonan

Ataria 2025eko irailaren 8a

Aurten 39 saltokik eman dute izena eta, gehienez, 6 bonu erabili ahalko dira denda bakoitzean. Bonuek 5 euroko prezioa izango dute eta horiekin %33ko deskontua eskuratuko da.

Amasa-Villabonako Udalak, Oria Merkatari Elkartearekin lankidetzan, kontsumo bonuen kanpaina abiatuko du zazpigarren aldiz. Hain justu, bihar jarriko dute martxan eta abenduaren 24ra arte luzatuko da. Honekin herriko merkataritza sektorea biziberritu eta herritarrak herriko saltokietan kontsumitzera bultzatu nahi da. Beatriz Unzue alkatearen ustetan tokiko saltokiak dira herriaren oinarri nagusietako bat. «Herriko merkatariak dira gure izenez ezagutzen gaituztenak, kalitatezko produktuak eskaintzen dizkigutenak, eta gure herriaren aberastasunari eta aniztasunari ekarpen handia egiten diotenak». 

Honetarako udalak 57.000 euroko inbertsioa egin du, eta horrez gainera, 2.000 euroko gehikuntza emango dio Oria Merkatarien Elkarteari kudeaketa gastuei aurre egiteko.

Aurten 39 saltokik eman dute izena, eta denda horiek erraz identifikatzeko Bonoak hemen salgai adierazten duen kartela jarriko da erakusleihoetan. Guztira, 11.400 bonu egongo dira erabilgarri, saltoki bakoitzeko 292 bonu.

Bonuek 5 euroko balioa izango dute eta 15 eurotik gorako gastua eginez gero, bonuaren deskontua aplikatuko zaio erosketari; hau da, gutxienez 15 euroko erosketa eginez, 10 euro ordainduko ditu erosleak. Bonuen aplikazioaren kontsumitzaileek %33ko deskontua izango dute. Hala ere, gehienez, sei bonu erabili ahalko dira saltoki bakoitzean; alegia, 30 euroko deskontua izango da denda bakoitzean. Deskontua erosketa egiteko unean bertan aplikatuko da, eta beraz, bonuak ezingo dira aurrez eskuratu. Ez da bonu fisikorik egongo. Erosketa ordaintzeko unean dendariak dagokion bonu kopuruaren deskontua aplikatuko dio bezeroari. Baldintza bakarra erosleak 16 urtetik gorakoa izatea da eta ez da kontuan hartuko zein herritakoa den.

Udalak kanpainaren xehetasunak eta saltokien zerrenda biltzen dituen eskuorria banatuko du etxe guztietara. Bitartean, erosketak herriko saltokietan egitera animatu du.

VII. KANPAINAKO SALTOKIAK

  • AMASA KAFETEGIA. Kale Berria, 64
  • AMANE. Erniobea, 5
  • ANE. Kale Nagusia, 23
  • APAINDU. Etxeondo auzoa, 7
  • ARINDU FISIOTERAPIA. Errota kalea, 7
  • BARATZ. Errota kalea, 7
  • BIZI ILEAPAINDEGIA. Kale Nagusia, 75
  • BOUTIQUE MP. Kale Berria, 14
  • BRONTE OPTIKA. Kale Berria, 36
  • DUNA OINETAKOAK. Erniobea, 6
  • EIZMENDI ILEAPAINDEGIA. Kale Berria, 19
  • EIZMENDI KIROLAK. Kale Berrie
  • EGUZKI LORE. Larrea, 9
  • ESTETIKA YOA. Kale berria, 6
  • FARMAZIA BERRIA. Kale Berria, 34
  • GALERIAS M.J. Kale Berria, 33
  • GARAZI LORADENDA. Ernio bidea, 1. Zizurkil
  • GARINTZA MERTZERIA. Kale Nagusia, 2
  • GEMA LORADENDA. Kale Nagusia, 30
  • GOROSTIDI BURDINDEGIA. Kale Nagusia, 73
  • GURRUTXAGA. Kale Nagusia, 15
  • IFNI PELU. Errota kalea, 1
  • IRUMA ILEAPAINDEGIA. Kale Berria, 56
  • KAORI & AMLU. Kale Nagusia, 26
  • LABEZAIN OKINDEGIA. Arroa, 6
  • MINIMARKET JC. Kale Nagusia, 26
  • MUSTURINEA HARATEGIA. Kale Nagusia, 14
  • OSAKIN KLINIKA. Txermin kalea, 25
  • PELUQUERIA HAMABOST. Aurrera plaza, 3. Zizurkil
  • PELUQUERIA MUJIKA. Txermin, 16
  • PEPI JANARIDENDA. Kale Berria, 56
  • SAGASTUME A. Kale Nagusia, 21
  • SAHATSA BELARDENDA. Kale Berria, 50
  • TITARE. Kale Nagusia, 49
  • UGALDE OINETAKOAK. Kale Nagusia, 23
  • VILLABONA OPTIKA. Kale Berria, 23
  • X LOS PELOS. Erniobehea, 8
  • ZIZURKIL ELEKTRIZITATEA. Ernio bidea, 3. Zizurkil
  • ZUBIMUSU. Kale Berria, 30

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!