Horma-irudi berria Txermingo parkean

Ataria 2025eko irailaren 4a

Nextor Otaño artista pasaitarrak egin du horma-irudia. Joxean Artzeren hitzak ageri dira bertan.

Txermin auzoan, ikastolaren alboko paretan, horma-irudia berria margotu du Nextor Otaño @nexgraff artista gazteak.

Irudiarekin batera Joxean Artzeren hitzak ere ageri dira lan honetan: «Iturri zaharretik edaten dut, ur berria edaten, beti berri den ura, betiko iturri zaharretik».

Aurretik ere Otañok horma-irudiak marraztu izan ditu Arroan, Fleming herri eskolako eraikinean, Olaederra kiroldegian eta baita Aljibean ere. Obra hori osatzera dator, orain, Txermingo ikastolaren eraikinaren alboan egin duena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!