Behar Zana pilota eskolak ate irekien jardunaldiak antolatu ditu datorren asterako

Ataria 2025eko abuztuaren 29a

Pilota probatu nahi dutenentzat antolatu dituzte saioak, irailaren 1etik 4ra.

Behar Zana pilota eskolak ate irekien jardunaldiak antolatu ditu datorren astelehenetik ostegunera. Aurrebenjamin (2018-2019) eta benjamin (2016-2017) mailako haurrentzat izango dira saioak.

Dagoeneko pilota eskolako kide denari, pilotan ez dabilen lagunari saioen berri eman eta probatzera animatzeko esan die Behar Zanatik. «Eta pilota eskolan ez bazaude, zatoz! Probatu eta gustatzen bazaizu pilota jolasteko baliabide guztiak eskainiko dizkizuegu!», zehaztu dute eskolatik.

Saioak irailaren 1, 2, 3 eta 4an egingo dira, Villabonako Behar Zana pilotalekuan. ️Aurrebenjaminak 16:00etatik 17:00etara ariko dira, eta benjaminak 17:00etatik 18:00etara.

Eskolan izena emateko ere aukera zabalik dago, eta horretarako Beharzana.eus webgunean sartu daiteke. Informazio gehiago beharzanapelota@gmail.com helbidera idatzita lortu daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!