Hamaseigarrenez egin diote omenaldia festetako azken egunean Remi Ayestaran billabonatarrari. Agurrarekin hasi dute ekitaldia eta hainbat bertso abestu dituzte ondotik. Doinu horietan gogora ekarri dute zer gertatu zen, eta gaur egun, oraindik ere, nolako eragina duen.
Bertsoen ondoren loreak eskaini dizkiote oroitarriari; eta, bukatzeko, Mikel Ayestaran anaiak hartu du hitza familiaren izenean: «Egia, justizia eta aitortza eskatzera gatoz berriz ere. Mila esker urte hauetan zehar babesa eskaintzen eta laguntzen ari zareten guztioi. Baita beste urte batez Remi gogoan izateko ekitaldira hurbildu zaretenoi ere».