Villabonako jaiak 2025

Eguraldia ez da traba izan

Ataria 2025eko uztailaren 31

Gaur dute azken eguna Villabonako Santio jaiek. Eguraldirik eguzkitsuena egokitu ez bazaie ere, gustura aritu dira haurrak ur parkean jolasean.

Azken eguna dute gaur Villabonako Santio jaiek, eta ez horregatik, jarduera gutxiagorekin. Goizetik dultzaineroek alaitu dituzte kaleak, eta herriko txikienek ur parkea izan dute eskura euren gozamenerako.

Eguerditik iluntzera ere denetariko hitzorduak dituzte billabonatarrek, hain zuzen, kalejira izango dute orain buruhandiekin, ipotxekin eta erraldoiekin eta 13:00etan emango du kontzertua Eresargi gazte abesbatzak.

Arratsaldean, berriz, sokamuturra izango dute Hernaniko dultzaineroek alaituta, eta 20:00etan hasiko da Remiren omenaldia. Eguna bukatzeko 20:30ean kaleak alaituko ditu Burrunba elektrotxarangak, eta egitaraua jaietako irudien proiekzioarekin itxiko dute, 23:00etan.

San Ignazio eguneko egitaraua

  • 12:30. Buruhandi, ipotx eta erraldoien kalejira.
  • 13:00. Eresargi gazte abesbatzaren kontzertua.
  • 18:00. Sokamuturra Hernaniko Dultzaineroek alaituta.
  • 20:00. Remiri XVI. urteurreneko omenaldia Remi Gogoan ekimenaren eskutik.
  • 20:30. Burrunba elektrotxaranga.
  • 23:00. Santioetako irudien proiekzioa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!