Villabonako jaiak 2025

Jai giroa kalean gora eta behera

Ataria 2025eko uztailaren 30a

Bazkariaren ondoren kalejira izan dute billabonatarrek Gauerdi txarangarekin. Herriko festen azken eguna bihar, uztailaren 31a (San Inazio eguna) izango dute.

Kuadrillen eguneko bazkariaren ondotik, Gauerdi txarangaren erritmora atera dira kalera Villabonako kuadrillak. Orain, berriz, dantzaldia izango dute 20:15ean Iratzar taldearen eskutik Errebote plazan eta erretiratuentzat kafe eta likore dastatzea, Jubilatuen biltokian.

Eguna bukatzeko, aldiz, 00:00etan hasiko da zezen suzkoa Besamotza konpartsaren eskutik, Errebote plazatik; eta ordu laurden geroago, atzera dantzaldia izango dute Iratzar taldearekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!