Villabonako jaiak 2025

Kanturako ere izan dute unerik

Ataria 2025eko uztailaren 27a

Santio jaiak ospatzen ari dira Villabonan, eta goizean Kantujira egin dute ohi bezala. Dozenaka herritar bildu eta kaleak alaitu dituzte euskal abesti tradizionalekin.

Villabonako Olaederra kiroldegiaren parean bildu, kantu pare bat entseatu eta lehen geldialdia Santiago egoitzan egin dute. Horrela abiatu da kantujira Villabonako Santio jaietan. Dozenaka herritar bildu dira euskal abesti tradizionalak abesteko, eta erraldoiak zein buruhandiak bidelagun, herriko kaleak alaitu dituzte.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!