Villabonako jaiak 2025

Egun batez, Villabona estatubatuarra

Aitor Arroyo Askarai 2025eko uztailaren 26a

Zubeltz kale antzerki elkartearen eskutik, askotariko ikuskizunak prestatu dituzte herritarrek Amerikako Estatu Batuak abiapuntutzat hartuta. Kale Berrian gora, mozorrotuek adina gozatu dute espaloian begira zeuden herritarrek.

Zubeltz kale antzerki elkartearen eskutik, Villabonako Kale Berrian gora denetariko ikuskizunak eskaini dituzte zenbait herritarrek. Askotariko ikuskizunak prestatu dituzte Amerikako Estatu Batuak (AEB) gaitzat hartuta. Mozorroetan herrialde horren historiako zein kulturako hainbat eta hainbat erreferentzia topa zitezkeen, besteak beste, Kennedy presidentea, Pulp Fiction pelikula, Michael Jackson abeslaria —eta, nola ez— Trump eta cowboyak.

Eta, goizean ikusteko aukerarik izan ez duenak, bigarren parada izango du 18:00etatik aurrera. Gauean, berriz, Eztanda taldearen kontzertua eta Euskaraokea izango dituzte, besteak beste.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!