Markel txapeldun!

Ataria 2025eko uztailaren 19a

Markel Carmonak GNA01 gaixotasun arraroa du eta gaur Trikuharri mendi lasterketan parte hartu du.

Gurpil bakarreko aulki baten gainean egin du Trikuharri lasterketa motza Markel Carmona urnietarrak. GNAO1 izeneko gaixotasun arraroa du, eta askotariko mendi lasterketetan parte hartu izan du orain arte. Ezina Ekinez Ekina elkartearen laguntzarekin eta Aurrera Markelekin elkarteko 12 boluntariok egin dute bidea 18 urteko gaztearekin. 

Ezina Ekinaz Egina elkarteak utzitako aulki berezi batean joan da Carmona gaur. Aulkiak gurpil bakarra du, motelgailu zentral bat dauka, eta hainbat lagunek bultzatu dute: batek aurretik eta beste batek atzetik. Aldapak desnibel handia duen lekuetan, jende gehiagok egin dio aurretik bultza. 

GNAO1 gene baten mutazioa da, eta haurdunaldian sortzen da, Maria Lesaka Markelen amak azaldu duenez. Gaixotasunak «bi patologia handi» ditu: epilepsiak eta borondatezkoak ez diren mugimenduak. Terapia garestiak dira Carmonak jasotzen dituenak eta ekimen hauekin diru bilketa ere egiten dute Aurrera Markelekin elkarteko kideek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!