Aritz Egea eta Ainhoa Garikano irabazle IV. Trikuharri mendi lasterketan

Ataria 2025eko uztailaren 19a

Lasterketa luzean lehen hamar emakume sailkatuetatik bost tolosarrak izan dira.

Villabonako Triatloi taldeak taldeak antolatuta IV. Trikuharri mendi lasterketa egin dute gaur goizean. Ia 500 korrikalari zeuden izen emanda eta gehientsuenak azaldu dira helmugara. Hezetasuna izan dute aurkari handiena lasterkariek. Erreboteko plazara txalo artean iritsi dira.

22K proba 09:30ean hasi da eta 1.289 metroko desnibel positiboa izan du. Onddolar (435 metro), Belabieta (699 metro), Uzturre (730 metro) eta Loatzo (636 metro) mendiak igo dituzte. 12K lasterketan 413 metroko desnibel positiboa izan dute korrikalariek eta Onddolar mendia igo behar izan dute.

Hauek izan dira bi lasterketetako sailkapenak:

22K

Gizonezkoak
  1. Aritz Egea (Urretxu) 02.00.19
  2. Ander Amonarriz (Hernani)  02.00.41
  3. Xabier Agirre (Idiazabal) 02.06.09

Laugarren egin du Aitor Sanchez ibartarrak eta bera izan da eskualdeko lehen sailkatua. Seigarren egin du, berriz, Eneko Garin billabonatarrak eta bera izan da, ibilbide luzeko lehen herritarra.

Emakumezkoak
  1. Ainhoa Garikano (Tolosa) 02.31.46
  2. Leire Elola (Tolosa) 02.36.56
  3. Janire Agirre (Idiazabal) 02.42.08

Zazpigarren, zortzigarren eta bederatzigarren tokietan sailkatu dira Yashira Navas, Onintza Lasa eta Laiene Ezeiza tolosarrak eta hamaikagarren egin du Laura Gabirondo zizurkildarrak. Hamahirugarren tokian sailkatu da lehen emakumezko billabonatarra: Leire Ayerbe.

12k

Gizonezkoak
  1. Julen Balerdi (Idiazabal) 00.55.21
  2. Eneko Mariño (Donostia) 00.55.31
  3. Axier Aburuza (Aduna) 00.56.16

Seigarren tokian sailkatu da Iker Ormaetxea oreindaindarra eta haren atzetik sartu da, zortzigarren tokian, lehen billabonatarra: Unai Artola.

Emakumezkoak
  1. June Agirrezabalaga (Zarautz) 01.06.18
  2. Jule Olaizola (Zumaia) 01.07.18
  3. Irune Lertxundi (Orio) 01.08.38

Laugarren emakumezkoa Garazi Karrera irurarra izan da eta helmugara iristen lehen emakumezko billabonatarra Leire Lizarralde izan da; seigarren egin du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!