Villabonako jaiak 2025

Santio jaietarako egitaraua prestatu du Onddo gazte asanbladak

Ataria 2025eko uztailaren 18a

Besteak beste, danborrada, karaokea, baltsa jaitsiera, kontzertuak eta DJak izango dira gaztetxean.

Onddo gazte asanbladak Villabonako Santio jaietarako egitaraua antolatu du. Hazi, hezi, bizi, ausartu, antolatu eta sortu leloarekin ekitaldiak antolatu dituzte uztailaren 24tik 31ra, eta, nagusiki, gaztetxean izango dira.

Gazte asanbladak esan du ez dutela inolako eraso sexista, arrazista, transfobo edota homofoborik onartuko euren jai guneetan. «Ez badakizu egoten, ez etorri», esan dute.

Hau da Santio jaietarako Onddo-ren egitaraua:

  • Uztailak 24, osteguna
      • Santio bezpera
    • 18:15. Presoen aldeko argazkia.
    • 18:30. Txupinazoa, gaztetxe kanpoan.
    • 23:00. Danborrada.
    • Ondoren. Kontzertuak: Mala ruina eta Estutu.
  • Uztailak 25, ostirala
      • Erromeri eguna
    • 23:30. DJ Ireki
  • Uztailak 28, astelehena
      • Gazte eguna
    • 11:00. Baltsa jaitsiera Etxeondon.
    • 14:30. Bazkaria Txerminen.
    • 17:30. Kita del pare txaranga.
    • 23:30. DJ Potxin.
  • Uztailak 30, asteazkena
      • Kuadrillen eguna
    • 23:30. DJ Waxingmaxin eta DJ Xagu.
  • Uztailak 31, osteguna
    • 20:00. Remiri omenaldia.
    • 00:02. Karaokea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!