Hasi da garagardo festa

Ataria 2025eko uztailaren 18a

Atzo arratsaldean zabaldu zituen ateak Irrintzi elkarteak antolatzen duen Villabonako Garagardo Azokak. Joxe Mari Galarraga 'Ruso' elkarteko kide zenari omenaldia egin zioten irekiera ekitaldian.

Villabonako 28. Garagardo Azoka dagoeneko martxan da. Atzo arratsaldean zabaldu zituen ateak eta igandera arte egongo da irekita.

Azoka zabaltzeko ekitaldian Joxe Mari Galarraga 'Ruso' zena omendu nahi izan zuten Irrintzi elkarteko kideek. Haren lan «isil eta eskuzabala» gogoratu zuten eta bere senideek bota zuten azoka irekitzeko suziria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!