Bihar zabalduko ditu ateak Villabonako Garagardo Azokak

Ataria 2025eko uztailaren 16a

Txermingo ikastola azpiko espazioa egokitzen ari dira Irrintzi elkarteko kideak, biharko dena prest egon dadin.

Irrintzi elkarteak 28. Garagardo Azokaren ateak zabalduko ditu bihar. Ostegunetik igandera 18:00etatik 01:00etara egongo da irekita Txermingo ikastola azpian. 

26 garagardo mota egongo dira aukeran eta baita jatekoak ere, besteak beste, saltxitxak, gulak, kroketak, errusiar entsalada, muskuiluak, langostinoak baratxuri erara eta ukondoa.

Irrintzi elkarteak jakinarazi du Villabonakoa dela Gipuzkoan eta Euskal Herrian martxan den garagardo azoka «zaharrena». Donostiako Intxaurrondo auzoan abiatu zuten aurrenekoa, eta Villabonakoek huraxe izan zuten eredu, baita aurrea hartu ere, dagoeneko Intxaurrondon ez baitute egiten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!