Final-laurdenak jokatzen ari dira Santio Txapelketan

Ataria 2025eko uztailaren 10a

Aurrera doa Behar Zana pilota elkarteak antolatzen duen nagusi mailako eskuz binakako Santio Txapelketa 2025 – XIII. Antton Pebet Oroimenezkoa.

Aste honetan final-laurdenak jokatzen ari dira gizonezkoetan, eta gaur jokatuko da laugarren eta azken jardunaldia. 18:30ean hasita, Zubizarreta-Garmendia (Lapke) eta Fernandez-Apeztegia (San Cosme-Oberena) bikoak lehiatuko dira. Dagoeneko finalerdietan daude Apezetxea-Landa, Murua-Arbizu eta Azketa-Elizegi (Tartaloetxe) bikoak. Datorrena astean jokatuko dira finalerdiak.

Emakumezkoen nagusi mailako eskuz binakako txapelketari dagokionez, atzo arratsaldean jokatu zituzten final-laurdenak. Lehenengoan Zabaleta-Erasun (Aurrera-Behar Zana) bikoak irabazi zion 21-22 Arrizabala-Zabala (Lea Ibarra-Behar Zana) bikoari, eta bigarrenean Aldai-Arrillaga (Lea Ibarra-Behar Zana) bikoak 22-15 irabazi zion Etxegarai-Bergara (Aloña Mendi-Lea Ibarra) bikoari. Datorren astean izango dira finalerdiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!