Uztailaren 25ean egingo duten XLIII. Santiotako Kros Herrikoian izena emateko epea zabaldu dute. Helduen krosean parte hartu nahi dutenek, uztailaren 24ra arteko epea izango dute eta horretarako Kronoak.com helbidera jo beharko da. Doan izango da izen ematea eta lasterketaren momentura arte izena emateko erabilgarri egongo da webgunea. Dortsala lasterketa egunean bertan jaso ahal izango da Zunbeltz elkartean.
Kategoria bakoitzean lehenengo emakume eta gizonezkoarentzako garaikurrak banatuko dituzte eta parte hartzaile guztien artean zozketak egingo dira.
Haur Krosan parte hartuko duten umeek izen emateak egunean bertan egin beharko dituzte Zunbeltz elkartean bertan, 09:30etik aurrera. Parte hartzaile bakoitzarentzat saria egongo da, gainera.
- 10:30. 2017an eta ondoren jaiotakoek (aurrebenjabminek) ibilbide txikiari buelta bat emango diote.
- 10:40. 2015 eta 2016 urteetan jaiotakoek (benjaminek) ibilbide txikiari itzuli bat emango diote.
- 10:50. 2013 eta 2014 urteetan jaiotakoek (alebinek) ibilbide txikiari bi buelta emango dizkiote.
- 11:00. 2011 eta 2012 urteetan jaiotakoek (infantilek) buelta bat emango diote ibilbide luzeari.
Kros Nagusiaren irteera ordua 11:30ean izango da. Kadeteek (2019-2010) ibilbide nagusiari itzuli bat eman beharko diote; jubenilek (207-2008) bi itzuli; eta gainerako guztiek (2006 edo lehenago jaiotakoek) hiru buelta eman beharko dizkiote ibilbideari.