Ostiralean zabalduko dute Txermingo aparkalekua

Ataria 2025eko ekainaren 25a

Argazkia: Amasa-Villabonako Udala

Bien bitartean udalak ezarritako ez ohiko eta behin-behineko aparkalekuak erabili ahal izango dira.

Azkeneko egunotan Txermingo aparkalekuko lanak egiten ari dira Villabonan. Udalak jakinarazi du «erritmo onean» doazela lanak. Eremu osoa asfaltatu eta marrak margotu arte, aparkalekua hutsik mantentzea erabaki dute. Lanak ostegunean amaitzea espero dute, eta ostiralean zabalduko dute ibilgailu guztientzat.

Ostiralera bitartean, udalak ezarritako ez ohiko eta behin-behineko aparkalekuak erabiltzen jarraitu ahal izango dira. Udalak barkamenak eskatu ditu eragozpenengatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!