Villabonako jaiak 2025

Santana eguneko konpartsaren inguruko bilera egingo dute

Ataria 2025eko ekainaren 25a

Ostegunean, ekainaren 26an, 19:00etan egingo dute bilera irekia Villabonako Aljibean.

Zunbeltz kale antzerki taldea aurtengo Santana eguneko konpartsa herrikoia prestatzen hasi da. Gaiari buruz hitz egiteko bilera irekia egingo dute ostegunean, ekainaren 26an, Villabonako Aljibean, 19:00etatik aurrera. Informazio bilera izango da.

Konpartsa herrikoian dantzak ere egingo dituzte eta haiek entseatzeko egunak ere zehaztu dituzte: uztailaren 1a, 8a, 15a eta 22a. Aljibean egingo dira entseguak, 19:00etatik aurrera.

Bestalde, konpartsa herrikoia ateratzen den egunean, uztailaren 26an egingo duten bazkarira joateko txartelak salgai jarriko dituzte, uztailaren 8tik 19ra, Txurrut tabernan. Helduek 25 euro eta haurrek 15 euro ordaindu beharko dituzte.

Aurten, Ipar Amerika gaiaren inguruko konpartsa aterako dute Santana egunez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!