Final-zortzirenetako partidak jokoan

Ataria 2025eko ekainaren 25a

2024. urteko Antton Pebet memorialeko partida. IMANOL GARCIA LANDA.

Partidaz partida iritsi da XII. Antton Pebet Oroimenezkoa - Santio Txapelketa azken fasera.

Behar Zana elkarteak antolatzen du txapelketa, eta azaldu dutenez «Euskal herri osoko eta Errioxako goi mailako 54 esku pilotariren partidak» ikusi ahal izan dira Villabonako pilotalekuan. Final-zortzirenetako lehen norgehiagokak atzo jokatu ziren, eta bihar partida gehiago ikusteko aukera izango da. Emakumezkoen txapelketari dagokionez, uztailaren 2an emango zaio hasiera final-zortzirenetako kanporaketekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!