Aiztondoko Emakumeen Kirol Asteburua egin dute

Ataria 2025eko ekainaren 9a

Futbito txapelketarekin hasi zuten eguna. Gauean afaria eta ekitaldi politikoa egin zituzten Maiatzaren Lehena plazan eta musika izan zen Aljibean.

Itaia Tolosaldeak antolatuta Aiztondoko Emakumeen Kirol Asteburua egin zuten larunbatean Amasa-Villabonan.

Arratsaldean, Arratzaingo kiroldegian, Aiztondoko nesken II. futbito txapelketa jokatu zuten eta, ondoren, bingo musikatua egin zuten.

Iluntzean hitzaldia eskaini zuten Gurea zinema aretoko erakusketa gelan eta, ondoren, afaria egin zuten Maiatzaren Lehena plazan. Gaueko 22:00etatik aurrera, DJ Sassy aritu zen Aljibean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!