Manu Muriel Oroimenezkoa, larunbatean, Arratzainen

Ataria 2025eko ekainaren 5a

Orain bi urte jokatutako txapelketaren une bat.

Amasa-Villabonako Arratzain futbol zelaian, Billabona futbol kirol elkarteak antolatuta, Manu Muriel Oroimenezkoa izango da jokoan larunbat honetan.

Futbol txapelketan hamabost taldek parte hartuko dute, 200dik gora jokalari, alebin mailako lehen urtekoak. Billabonaz gain, eskualdeko beste hiru talde ariko dira lehian: Danena, Intxurre eta Tolosa. Parte hartuko duten beste taldeak hauek dira: Euskalduna, Reala, Beasain, Vasconia, Eibar, Ostadar, Touring, Pasaia, Ariznabarra, Beti Ona eta San Marcial.

Txapelketa 09:00etan hasiko da eta 13:15ak arte sailkatze fasea izango da. Tartean, 12:00etan, Manu Murielen omenez lore eskaintza egingo dute. 14:00ak eta 18:30ak bitarte kanporaketak izango dira, eta 18:40ean finala. Txapelketari bukaera emanez, sari banaketa 19:00etan izango da. Sarrerak 2 euro balio ditu, eta jasotako dirua Izan Inurri elkartearentzat izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!