Azken indarkeria matxista kasua salatu dute

Ataria 2025eko ekainaren 2a

Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak deituta, elkarretaratzea egin dute Villabona eta Zizurkil arteko oinezkoen zubian, azken indarkeria matxista salatzeko.

Pasa den ostiralean emakume bat eta bere alaba indarkeria matxistaren biktima izan ziren: aitak alaba hil eta bere bikotekidea zauritu zuen, bere buruaz beste egin aurretik Bilbon. Bada, biolentzia bikarioa ere indarkeria matxista dela adierazi du mugimendu feministak eta hori salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte. Irudian, Villabona eta Zizurkil arteko oinezkoen zubian egin dutena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!