Zabalik da Eskola Kirolan izen emateko epea

Ataria 2025eko maiatzaren 28a

Ekainaren 6ra arte eman daiteke izena ekimenean.

2025-2026 ikasturtean Eskola Kirola ekimenean izen emateko epea zabaldu dute. Ekainaren 6ra arte egin daiteke izen ematea Multiekintzak.wordpress.com helbidean sartuta.

Amasa-Villabona Fleming herri eskolak, Zubimusu ikastolak eta Erniobea BHIk antolatzen dute ekimena eta udala da laguntzailea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!