Gure Eskuren Bilboko ekitaldira joateko autobusa antolatu dute

Ataria 2025eko maiatzaren 28a

Ekainaren 7an Bilbora joateko autobusean izen emateko zerrendak Iratzar, Txurrut, Pantta eta Argoin tabernetan daude.

Ekainaren 7an, Herri libre bat dinamikaren barruan mobilizazio nazionala egingo du Bilbon Gure Eskuk. Bertara joateko deia egin dute Amasa-Villabonako hainbat herritarrek eta jakinarazi dute autobusa antolatu dute Bilbora joateko. 15:30ean aterako da Olaederra kiroldegitik.

Autobusean joan nahi dutenek izena emateko zerrendak Iratzarren, Txurruten, Panttan eta Argoin tabernan izango dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!