Senidetze Eguna ospatuko dute larunbatean

Ataria 2025eko maiatzaren 28a

Amasa-Villabonako Udalak El Salvadorreko Segundo Montes komunitatearekin duten senidetza ospatuko du.

Amasa-Villabonako Udalak senidetuta dago El Salvadorreko Segundo Montes komunitatearekin. Urtean zehar hainbat elkartasunezko ekimen burutzen diuzte eta larunbateko Senidetze Egunak ere balioko du bi herrien arteko loturak estutzeko eta 32 urteko "elkartasun internazionalista" garatzeko.

Villabonako udaletxean egingo dute harrera instituzionalarekin ekingo diote egunari, 12:00etan, eta ondoren, 12:30etan, harrera herrikoia eskainiko zaie Segundo Monteseko ordezkariei Errebote plazan. Bazkariaren osteko kantaldiarekin borobilduko dute eguna.

EGITARAUA

  • 12:00. Harrera instituzionala, Villabonako udaletxean.
  • 12:30. Harrera herrikoia, Erreboteko plazan.
  • 14:30. Bazkaria.
  • Ondoren. Kantaldia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!