Lorezainen konpartsarako azken prestaketak

Ataria 2025eko maiatzaren 3a

Oinkariren mende erdiko ospakizunen artean, maiatzaren 10ean Lorezainen konpartsa aterako dute. Larunbatetan ari dira elkartzen entseguak egiteko.

Oinkari dantza taldeak 50 urte beteko ditu azaroan eta urtemuga ospatzeko hainbat ekitaldi egingo ditu azaroaren 20tik 22ra. Horren aurretik, baina, ekitaldi gehiago ere izango dira. Esaterako, hurrengo larunbatean, hilaren 10ean, Lorezainen konpartsa aterako dute.

Hain justu, otsailean hasi zituzten konpartsa prestatzeko dantzarien entseguak, eta hainbat larunbatetan elkartu dira. 40 bikote inguru ari dira parte hartzen. Danbor-jotzailea martxoan hasi ziren prestaketekin, eta pertsonaiak, berriz, apirilean. 

Maiatzaren 10earako egun borobila prestatu dute. Goizean herriko kaleak musikaz eta dantzaz alaituko dituzte eta parte-hartzaileen bazkariaren ondoren, emanaldia egingo dute Errebote plazan, 18:00etan.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!