CMO ligatik kanpo geratu da Behar Zana kluba

Ataria 2025eko maiatzaren 2a

Leitzako Aurrera klubaren aurka galdu du 3-0 final-zortzirenetan.

CMO esku pilotako kluben ligako final-zortzirenetako kanporaketa jokatu zuten atzo Leitzako Aurrera klubak eta Amasa-Villabonako Behar Zana klubak. Behar Zanak 3-0 galdu zuen kanporaketa, eta ligatik kanpo geratu da.

Kadete mailan lortu zuten Behar Zanakoek aurkaria estutzea. Adur Otaegik eta Xuban Illarramendik jokatu zuten, eta lehenengo jokoa 10-6 galdu, bigarrena 8-10 irabazi eta hirugarrena 5-3 galdu zuten. Jubeniletan, Behar Zanatik Unai Zufiriak eta Peru Cestauk jokatu zuten, eta bi jokoak galdu zituzten, 10-4 eta 10-6. Nagusietan ere bi jokoak galdu zituzten Xabier Urbietak eta Jon Erasunek, 10-8 eta 10-5.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!