Behar Zanak Aurreraren aurka jokatuko du bihar, Leitzan, CMO Ligan

Ataria 2025eko apirilaren 30a

Behar Zanako pilotariak, CMO Ligako aurreko jardunaldi batean.

CMO Esku Pilotako Kluben Ligaren zortzigarren jardunaldia jokatuko da bihar, maiatzak 1, Leitzan.

Final-zortzirenetako kanporaketa izango da eta bertan lehiatuko dira Leitzako Aurrera elkartea eta Amasa-Villabonako Behar Zana elkartea. Jaialdia 10:30ean hasiko da, udal pilotalekuan, eta sarrera doan izango da.

Hiru partida jokatuko dira, kadete, jubenil eta nagusi mailetan bana. Kadeteetan, Aurrera elkarteko Baleztena eta Zubillaga nor baino nor ariko dira Behar Zanako Otaegi eta Illarramendiren aurka. Jubeniletan, Aurrerako Sagastibeltza eta Alkorta, eta Behar Zanako Zufiria eta P. Cestau ariko dira elkarren aurka. Nagusietan, berriz, Aurrerako Txoperenak eta Goikoetxeak, Behar Zanako J. Cestau eta Erasun izango dituzte aurkari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!