Bazkari herrikoiean izen emateko epea zabaldu dute

Ataria 2025eko apirilaren 25a

Maiatzaren 3ra arte eman daiteke izena Lorazainen konpartsa egunean Txerminen egingo den bazkarian.

Maiatzaren 10ean, Oinkari dantza taldeak bere 50. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan Lorezainen konpartsa aterako du. Tartean bazkari herrikoia egingo dute, 14:30ean Txermingo ikastola azpian. Parte hartu nahi dutenek izena eman ahalko dute egunotan.

Apirilaren 26an eta maiatzaren 3an, 10:30etik 12:00etara ikastolako ganbaran egin ahal izango da izena eta momentuan ordaindu, edo bestela, ordainketa transferentzia bidez egin eta ordainagiria harremanak@oinkari.eus helbidera bidali beharko da. Maiatzaren 3a izango da izen emateko azkeneko eguna.

Bi menu izango dira aukeran: 15 urte artekoentzat bat, 15 euroan; eta 16 urtetik aurrerakoentzat bestea, 25 euroan. Zeliakoren bat egongo balitz, izena ematerakoan jakinaraztea eskatu dute antolatzaileek.

Hau da Oinkari dantza taldekoek maiatzaren 10erako antolatu duten egitaraua:

  • 11:00. Konpartsa herrikoiaren irteera Txermingo ikastolatik.
  • 14:30. Bazkari herrikoia, Txermingo ikastola azpian.
  • 17:30. Irteera, Txermingo ikastolatik.
  • 18:00. Konpartsa herrikoiaren emanaldia, Errebote plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!