Loatzoko XXXI. Igoera-Jaitsiera egingo dute hilaren 27an, Amasan

Ataria 2025eko apirilaren 17a

Egunean bertan eman daiteke izena, Uxo-Toki elkartean, eta doan izango da. Produktuen zozketa egingo dute amaieran.

Amasako Uxo-Toki elkarteak eta Martina Kultur Elkarteak antolatuta, hilaren 27an Loatzoko XXXI. Igoera-Jaitsiera egingo da. 10:30ean hasiko da proba, eta izen ematea 09:00etatik aurrera egin daiteke, Uxo-Toki elkartean, doan.

Ibilbideak osotara 9,73 kilometro ditu eta Amasatik abiatu ondoren Loatzo gainera igo eta berriro jaitsi egiten da. Igoera pikoa du probak, eta jaitsiera leunagoa eta arriskurik gabea.

Lehenengo hirurek, emakumezkoek zein gizonezkoek, sariak izango dituzte. Lehenengoak 120 euro eta txapela jasoko du, bigarrengoak 80 euro eta hirugarrengoak 50 euro. Bestalde, babesleek emandako hainbat produkturen zozketa egingo dute parte hartzaileen artean. Ohi bezala, hamaiketakoa ere izango da nahi duenarentzako.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!